• Errenteriako  Landarbaso  Abesbatza  Rigan  garaile

    Errenteriako Landarbaso Abesbatza Rigan garaile

    Hilabete honetan, Landarbaso Abesbatzak, merezitako bi domina ekarri ditu Rigako abesbatzen nazioarteko lehiaketatik.
    Errenteriar batentzat, nazioarte mailan bere herria hain ongi ordezkatuta ikustea ohore izugarria da.
    Baina dominetatik haratago, abesbatz honetako gazteek, aspaldian ezagutzen ditudanak batzuk, ematen diguten lan, ilusio eta konstantziazko adibidea, benetan kontuan hartzekoa da.
    Horrela, behin eta berriz erakusten digute, talde baten arima, aurrekontu haundiena baino garrantzitsuagoa dela.
    Irrikitan nago gaur arratsaldeko zortziretan, Madalenaren ermitan emango duten kontzertua entzuteko. Anima zaitezte etortzera, merezi du eta.
    Leave a reply →

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies