• Inprobisazioa eta kudeaketa eskasa Bilduren marka

    Bilduren gobernuaren aurreikuspen faltak arriskuak, eragozpenak eta aparkaleku eta trafiko arazoak sorrarazi ditu errenterian, udal gobernuak inprobisazioz jokatzen du, aurretik hartutako erabakiek ekar ditzaketen ondorioak aztertu gabe. Duela hilabete batzuk, ondorioak aztertu gabe eta sor zitezkeen aparkaleku eta trafiko arazoei irtenbide eman gabe, gobernuak Biteri kalean obrak egitea erabaki zuen. Bilduko gobernuak 234.000 euro baino gehiago gastatu ditu hiri-erdigunean bidegorria egiten, ibaien albo bietan hiria zeharkatzen duten bidegorriak baditugu ere. Bilduk ez du Biteri kalerako proiektua ez herritarrekin, ezta gainerako alderdiekin adostu; entzungor egin diete herritarren kexei eta gobernuaren proposamenak ez die errenteriarren benetako beharrei erantzuten.

    Bilduk Biteri kaleko aparkalekuak kendu, kalea trafikora ixteko pibota jarri eta trafikoa Bidasoa kalera bideratu zuen; hori guztia, aurretik inolako azterketarik egin gabe.Gobernuak inprobisazioz jokatzen duela ikusi ahal izan dugu, nola uler daiteke bestela trafikoa Bidasoa kalera bideratzea eta orain bertan herri lanak egiten hastea? Ez al da hau aurreikuspen eta kudeaketa txarraren adibide garbia? Aparkalekuak desagerrarazi eta bizilagunei eragozpenak eragiten dizkien kudeaketa txarraren eredu argia da hau.

    Baina oraindik kezkagarriagoa,  larrialdiko zerbitzuek Biteri kalera sartu eta Biteri kalea zeharkatzeko arazoak dituzte,  larrialdi egoera batean ezinbestekoa izanik zerbitzuak lehenbailehen iristea, eta zenbait kasutan, 10 minutu baina gehiago itxaron behar izan dituzte pibota jaitsi eta pasa ahal izateko, eta denbora hori erabakigarria izan daiteke larrialdi egoeretan.

    Leave a reply →

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies