• Kudeaketan  gardena  eta  eraginkorra  izatea  dira  konfiantza  sortzeko  gakoak

    Kudeaketan gardena eta eraginkorra izatea dira konfiantza sortzeko gakoak

    EAJ-PNVk 2015eko udal eta foru hauteskundeetarako programa egiteko lanak hasi ditugu Eta horretarako, parte-hartze prozesua egiten ari gara adituen, herritarren, gizarte eragileen eta EAJ-PNVren alderdikideen ideiak eta ekarpenak jasotzen ari gara.

    Horren harira, atzo Errenterian Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriak eta EAJ-PNVren Gobernu Onaren talde-txostengilearen arduradun Imanol Lasak hitzaldia egin zuten. Izan ere Gobernu Ona Prest ekimenaren lau ardatz nagusienetako bat da. Hitzaldian EAJ-PNVk datorren legealdian gobernu onaren gaineko ekimenei buruz aritu ziren.

    Hitzaldian Bakartxok zein Imanolek azpimarratu zuten kudeaketan gardena eta eraginkorra izatea, eta herritarrei gauzak erraztea direla herritarrengan konfiantza sortzeko gakoak. Eta horiek dira, besteak beste, EAJ-PNVko arduradunek ikusten ditugun beharrak.

    Era berean biek azpimarratu zuten Bilduren aginteko Foru Aldundiak ez duela gobernu-programarik, hain zuzen ere, estrategiak, helburuak eta diru-lerroak zehaztuta dituen gobernu-programarik. Beraz, argi eta garbi gelditu da Bilduk ez dakiela kudeatzen. Bilduk ez du lidergorik eta, ondorioz, Gipuzkoak egoki kudeatzeko urteak galdu ditu.
    A Imanol Lasa eta Bakartxo Tejeria administrazioen arteko elkarlanaz ere jardn ziren. Ezinbestekoa da Euskadiko erakundea, eta bereziki udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, elkarlanean aritzea, herritarren eskariei erantzun azkarrak eta eraginkorrak emateko.

    Leave a reply →

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies