• Eskozia.  Erabakitzeko  eskubidea

    Eskozia. Erabakitzeko eskubidea

    Eskoziarren artean bizitako ilusiozko eta pozezko egunen ondoren, hausnarketa bat datorkit burura… Ze ikuspuntu eta irakurketa desberdinak aurki ditzekegun gai berdin baten inguruan…

    Batzuk, nazionalista espainiarrek adibidez, ezezkoa ateratzea, garaipen modura ikusten dute, beste batzuk, abertzaleok edo erabakitzeko eskubidearen aldekook kasu, erreferenduma egite hutsa, emaitza bata ala bestea izanda ere, garaipentzat hartzen dugu.  Baina ez dira irakurketa desberdinak bakarrik , jarrerak ere erabat desberdinak dira. Batzuk euskaldun eta katalanek gure torkizuna erabakitzearen kontra bere esfortzu gustiak jartzen dituzten bitartean, besteek, herriaren hitzari bidea egiten diote, nahiz balizko independentzia baten aldekoak ez izan. Honek agerian jartzen du, bi ereduen arteko diferentzia, bata bestearengandik ezin urrunago.

    Emaitza alde batera utzita, demokrazia ariketa hau, bizikidetza eredu gisa hartu beharko genuke, ezezkoa eta baiezkoaren aldekoek mahaia laguntasunean partekatu eta emaitza demokratikoki onartzen duten gizarte baten eredua.

    Eta orain gure txanda da, gurean ere hori posible izan dadin, lan egiteko. Beste herriek ematen dizkiguten adibideei begira beti, baina gure bide propioa eginez., gure etorkizuna eraikitzeko bidean..

    Leave a reply →

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies